Nazioarteko turismoa

  • Turismo internacional
  • Turismo internacional alquiler de autobuses
  • Turismo internacional
  • Turismo internacional alquiler de autobuses

Europan zehar bidaiatzea dirudiena baina errazagoa da. Nazioarteko bidaia bat egiteko autobusen alokairua, beti nahi izan duzun toki horietara joateko aukera onenetariko bat da. Punta-puntako autobus flota bati esker, horrelako bidaia luze batean behar duzun guztia izango duzu eskuragarri.


NAZIOARTEKO TURISMORAKO AUTOBUSEN ALOKAIRUA

Gure tratu on, segurtasun, zerbitzu, eta esperientzia zabalari esker, milaka dira estatuan zein Europan zehar gurekin ibili direnak. Bidaiaz esperientzia handi bat espero duten hainbat bezerok, urteak joan urteak etorri, gugan konfiantza izaten dute munduko edozein bazterretara gurekin bidaiatzeko.

Gure zerbitzuak era askotarikoak dira: Urtero toki ezberdinetara bidaiak egiten dituzten lagun taldeak, gure kultura Europan zehar erakusten duten euskal folklore taldeak edo eta edozein motatako bidaiak.


ATZERRIKO BIDAIETARAKO PRESTATUTAKO AUTOBUSAK

Euskal Herriko flotako autobusik modernoenak ditugu. Horietan milaka eta milaka kilometro egin ditugu gorabehera larririk gabe. Bidaia mota honetarako erosotasun eta segurtasun maximoa azpimarratzen ditugu, gehienetan luzeak; horregatik, ezinbestekoa da behar duzun guztia duten autobusak edukitzea. Luxuzko autobusak ditugu, bidaia-eskakizun guztiak eta bezeroen eskaerak betetzen dituztenak. Gure gidariek, esperientzia handiko profesionalek, hainbat hizkuntza hitz egin ditzakete, gaztelania z eta euskara z gain, batzuk, frantsesa eta ingelesa ere menperatzen dituzte, komunikazio bikaina lortzeko.

Bidaiatu gurekin Europan zehar edo Espainiako puntu interesgarriak bisitatuz nazioarteko bidaietarako autobusen alokairuari esker.

Goierribus

AURREKONTUA 24 ORDUTAN

Gipuzkoan kalitatezko autobusak alokatzea, segurtasun, erosotasun eta profesionaltasun berme onenekin.